Pintxo bat ez da tapa bat, zizka-mizka bat edo errazio bat. Mokadu indibidual bat da, xehetasun txikienean ere zaindua eta berariaz prestatua eskatzen duenarentzat.

Donostian, zauden auzoan zaudela, pintxo eskaintza oparo bat aurkitu dezakezu. Taberna bakar batetan ere, eskaintza zabala izan dezakezu: zer esan Alde Zaharrari buruz! Esan ohi da Louvre museoko artelan guztiak ikusteko, ehun egun bere ordu guztiekin beharko liratekela: antzeko zerbait gertatu daiteke Donostiako Alde Zaharrarekin. Baina ez da urrea diztira duen oro, eta arrazoi horregatik, gure zerrendak alea lastotik banantzen laguntzen dizu, Donostiak 99 pintxo hoberenak bilduz, Gipuzkoan Michelin izarrak dituzten 11 sukaldariek aukeratuak.

Orain, zerrendako zein pintxo dastatu nahi dituzun aukeratu behar dituzu. Baina pintxoak jateak badu bere erritua, eta horregatik zazpi arau emango dizkizugu donostiar bat bezala pintxotan ibil zaitezen.

BAT
Taberna bat, pintxo bat. Badakigu tentazioa handia dela, eta hainbat tabernetan barran dauden pintxo guztiak jan ahal genituzkela. Baina pintxotan ibiltzea esperientzi erdi nomada bat da, eta zenbat eta taberna gehiago bisitatu, gero eta berezitasun gehiago dastatzeko aukera izango dugu.

BI
Har dezagun taberna batetan pintxo bat baino gehiago. Bai, bigarren arauak lehenak esaten duenaren kontrakoa dio. Baina horrelako plan hedonista batetaz gozatzeko, hobe arauei tinkoegi ez eustea. Ezin diozula tentazioari eutsi barraren bat ikusi ostean? ba jan nahi dituzun pintxo guztiak.

HIRU
Ez duzu platera behar. Ziurrenik barrara inguratzen zarenean, zerbitzari batek plater bat emango dizula bertan jan behar dituzun pintxoak jar ditzazun. Ohitura berri honek turisten etorrerarekin du zerikusia. Donostiarrok ez dugu plater hori hartzen: ez duzu horren beharrik, gogoratu zutik jan behar duzula. Pintxoak jan zuk nahi duzun erritmoan, ez batu guztiak hasi aurretik plater batean. lasai, ez dira bukatuko eta.

LAU
Pintxo hotzak hartu, beroak eskatu. Barran eskaintzen diren pintxoak, pintxo hotzak dira. Horiek zuzenean hartzen dira, zerbitzariari eskatu gabe. Posible da barran pintxo bero batzuk egotea ere, kroketak besteak beste, baina normalean erakusgai bezala daude. Ez baldin badakigu ze pintxo bero eskaintza duten, zerbitzariari galdetu. Bide batez beraien berezitasuna zein den ere galdetu diezaiokegu, edo zein pintxo dituzte 99 pintxo hoberenen zerrendan. Horrela ziur asmatuko duzula!

BOST
Edaria, hobe motza bada. Asmoa taberna bakoitzean pintxo bat hartzea baldin bada, eta lau, bost, edo sei taberna ezberdin bisitatzea, bakoitzean garagardo pinta bat eskatuko bazenu, datorren egunean ziurrenik ez zara oroituko zein pintxo dastatu zenituen. Zurito bat, txikito bat, marianito bat, txakoli bat edo sagardo bat pintxoak jateko neurri egokienak dira. Eta edari bakar bat edaten baldin baduzu taberna guztietan, hobe: pintxo bakoitzarekin edari ezberdin bat edaten baldin baduzu, ziurrenik hurrengo egunean ez zarela jan zenuenaz oroituko.

SEI
Indoor edo outdoor, zuk nahi duzuna. Aipatu dugu pintxotan ibiltzeak zutik jatea suposatzen duela. Barra ondoan edo tabernako beste edozein puntutan egin dezakezu, eta eguraldia lagun badugu, baita kalean ere. Donostian egun eguzkitsu batetaz gozatzeak ere ez da hala moduko esperientzi bat, beraz aprobetxatu! Ziurrenik hurrengo egunean euria egingo bait du. Eta zuk ajea izango duzu. Konbinazio txarra.

ZAZPI
Zerbitzariarengan fidatu zaitez: bera zutaz fidatzen da. Ordaintzerakoan, esan barrako langileei zer pintxo jan dituzun, eta horiexek kobratuko dizkizute. Dena dela, ziurrenik beraiek zuk baino hobeto jakingo dute zenbat pintxo jan dituzun.

Honez gero prest zaude donostiar bat bezala pintxotan ibiltzeko: orain aukeratu gure zerrendako zein pintxo jan behar dituzun, eta listo!