Casa Vallés tabernako Gilda

4 Pipermin, antxoa bat eta oliba bat ozpinez onduak eta zotz batean sartuak. Donostian sortutako lehen pintxoa, 40ko hamarkadakoa.Rita Hayworth-en filmaren izena du, itxuraz, bere antzekoa dela eta: “berdea, gazia eta apur bat pikantea”.
Casa Vallés
1942an sortutako taberna honetan gogoko dute urdaiazpikoa. Itzal handia du Donostian, bertan asmatu baitzuten “Gilda”, pintxo klasiko bat, 1948an sortua Rita Hayworth aktorearen omenez. Pintxo horrek hiriko mugak gainditu ditu, eta hark erakarrita biltzen dira tabernan bisitariak eta bezeroak, etxeko pintxo kuttuna dastatzeko.
