Tamaiak badu bere garrantzia. Batez ere Donostiatik pintxotan joateko asmoa baduzu. Lau, bost pintxo, bakoitza bere edariarekin lagunduta… Kaña bat? Ez da ideiarik onena. Donostiako kañak, tabernaren eskuzabaltasunaren arabera, Madrileko kaña arrunt bat baino haundiagoa izan daitekeelako. Pintxoak garagardoarekin lagundu nahi badituzu, baina kaña bat gehiegizkoa iruditzen bazaizu, Donostian zurito bat eskatu dezakezu. Espainiako beste hiri batzuetan “corto” bat deitzen dena, 150 mililitro duena eta txikito baten edalontzian zerbitzatzen dena.

Izendapen honen jatorriak bere istorioa du. 60. hamarkadan txikiteoa (kuadrilarekin taberna bakoitzean ardo bat edateko jarduera, taberna bakoitzean kuadrilako batek ordaintzen zuelarik) zen gazteen artean sozializatzeko modua. Beti lagun berdinekin sozializatzen zen noski, kuadrila, unitate zatiezin eta beste kuadrila batzuekiko iragazgaitza bezela ulertzen delako. Kuadrilako kideak ilara bat sortuz tabernako barraren kontra jarriz, edo zeharkatu ezin ziren borobilak sortuz egoten ziren tabernetan.

Jardunaldiko gorabeherei buruz edo eta Realeko azkenengo partidari buruz hitz eginez, garai hartan zerbitzatzen zen ardo merkea edaten zen, taberna bakoitzean gehiegi egon gabe. Jendea etxetik ateratzen zen kuadrilakoekin hitzarmen bat egin gabe, erlojua begiratzea besterik ez zuten zein tabernetan egongo ziren jakiteko. Egunero ibilbide berdina egiten zuten, beraz, taberna batean ez bazeuden, hurrengoan egongo ziren. Ardo bat, beste bat, eta beste bat, eta beste bat gehiago… Zenbatekoa ahaztu arte.

Ekosistema horretan, egun batean “ardi beltz” bat azaldu zen. Bere izena, Carlos Pérez Garrido zen. Ardo merkeaz aspertuta, garagardoa eskatzea bururatu zitzaion. Kantitate bikoitza edateko beharra zuenez ezin zuen beste txikiteroen erritmoa jarraitu, horregatik, botilatxo erdiak eskatzen hasi zen, garai hartan Donostian ez zeudelako garagardo kañeroak. Bere ibilbideetan tabernak errepikatzea oso ohikoa zenez, bigarren bueltan bukatzen zituen botilatxoak Carlos Pérez Garridok.

Zurito bat mesedez

Euskal kuadrilen unibertsoan ez ziren aldaketak begi onez ikusten, baina poliki poliki, gero eta txikitero gehiagok eskatzen zuten garagardoa ardoa alde batera utziz. Eskatzerako orduan, Carlosek garagardo mini bat eskatzen zuen, baina oraindik ez dugu azaldu guztiok ezagutzen dugun izenarekin istorio honek nola lotzen duen. Izendapen horren arduraduna Irutxulo Tabernako jabea izan zen, Patxi Alkorta. Norbaitek galdetu zion ea zergatik ez zion garagardoaren neurri berri honi izena jartzen, eta orduan izan zen zurito bezala izendatu zuela. Izan ere, Carlos Pérez Garrido Gabriel de la Haba, Zurito de Córdoba bezala ezagutzen zen, toreatzailearen lagunarteko kidea zen.

Carlos Pérez Garrido 2018an zendu zen. Bere kuadrilako azkena zen. Bere omenez zurito bat (edo gehiago) hartu nahi baduzue, Keler bat aukera paregabea da. Donostiako garagardo tradizional hau izango zen seguraski garai hartako txikiteroek edaten zutena, bertako pintxoekin hobetoen bat datorren lager garagardoa.