Néstor tabernako Patata tortilla

Barnealdea gutxi egina duen patata tortilla, urre kolore polita duena gainaldean. Egunean 2 baino ez dituzte egiten, bat eguerdian eta bestea gauean, eta zerbitzua hasi baino ordubete lehenago joan beharra dago pintxoa erreserbatzeko.
Néstor
Donostiako Alde Zaharraren bihotzean kokatutako familia taberna hau 1952an sortu zuten. Jende ugari ibiltzen da bertan, bai turistak, bai ohiko bezero donostiarrak. Ospetsuak dira egunean egiten dituzten 2 patata tortillak, tomate entsalada eta txuletoia. Pintxo karta ez da oso zabala, baina den-denak unean bertan prestatzen dituzte. Etxeko sukaldaritza, betiko giroan
