Tamboril tabernako Ganba gabardina erara
Pintxo klasikoa: arrautza-irinetan pasatutako ganba frijitua, isatsa masatik kanpo duena hortik heldu ahal izateko. Pintxo klasikoenetako bat da.
Tamboril
Donostiako Alde Zaharreko pintxo taberna eskarmentuduna. Konstituzio plazaren ondoan dago. Barran aukeran izaten ditu pintxo ugari, hotzak zein beroak, tamaina onekoak. Aurkezpena bikaina da, kolore, usain eta zapore ugari nahasten baitituzte, eta kalitate goreneko osagaiak erabiltzen.