Casa Urola tabernako Vieira a la plancha con ajoblanco
Bieira plantxan, berakatz zurizko kremarekin, fruitu lehorrekin eta kafezko ozpin-olioarekin gozatua, eta alga frijituz eta sesamoz apaindua.
Casa Urola
Alde Zaharrean dagoen jatetxe historikoa, 1956an sortua. 2012az geroztik Pablo Loureiro Rodil sukaldaria da bertako arduradun, Begoña Arenasekin batera. Pablo Loureirok sukaldaritza tradizional “eguneratua” darabil, eta produktuaren bikaintasuna egur ikatzezko plantxaren zaporeekin eta lurrinekin indartzen du, jatetxe honen ikur gisa. Casa Urolak pintxo tradizional hotzen eskaintza zabala du, bai eta unean bertan egindako pintxo klasiko eta epelen karta ere, hainbat izendapenetako ardoekin dastatzeko. Bertako lantaldeari esker bezeroak etxean bezala sentitzen dira taberna eta jatetxe honetan.
Tabernako beste pintxo batzuk
Casa Urola
Foie con pochas guisadas
Casa Urola
Pintxo de txuleta
Casa Urola
Tartaleta de hongos
Casa Urola