Bodega Donostiarra tabernako Indurain
Txirrindulari ospetsuaren omenezko pintxoa: hegaluze puska bat, antxoa gazitua, piperrak eta tipulina.
Bodega Donostiarra
Gros auzoan dagoen taberna ospetsu hau 1928an zabaldu zuten, eta urteen buruan auzokideek oso maite izatea lortu du. 2009an Miguel Montoriok hartu zuen bere gain negozioaren ardura. Montoriok lokala birmoldatu eta leku moderno eta abegikor bihurtu zuen, baina aurreko etapan garatutako ondare gastronomikoari eta ostalaritzakoari eutsiz. Bertako eta kalitatezko produktuak dira protagonista Bodega Donostiarran, pintxoen eta eskaera bidezko jakien eskaintza zabalarekin. Jaki guztiak modu xume, tradizional eta osasungarrian prestatzen dira, elaborazio prozesu luzerik gabe. Mahaiak partekatzeko dira, donostiarrek eta bisitariek elkar ezagut dezaten giro abegikor eta informal batean.