A Fuego Negro tabernako Muskuilu tigretoia
Koilararekin jaten den pintxo honen osagaiak tomate epela, bexamela, hiru muskuilu, barazkitxoak eta txerri azala dira.
A Fuego Negro
A Fuego Negro Edorta Lamo sukaldariaren proiektua da. Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen taberna honek sormenezko sukaldaritza pertsonalaren aldeko apustua egiten du, inspirazioa bidaietatik, bizipenetatik, komikietatik, musikatik, abangoardiatik, tradiziotik… hartuta. Taberna honek apurtu egiten du usadio eta ohiturekin, eta pintxo harrigarriak dasta daitezke bertan.