La Espiga tabernako Gutizia
Kantauri itsasoko antxoa gazituak ogi tosta baten gainean, zuringoz, tipulaz eta perrexilez egindako olio-ozpinaz estaliak, eta amaitzeko, arrautza egosi bat eta maionesa.
La Espiga
1928an ireki zituen ateak hiriaren erdigunean, Jesús Castro eta María Luisa San Martínen eskutik. Gaur egun, familiako hirugarren belaunaldiak gobernatzen du. Donostiarrek oso maite dute. Kutsu tradizionaleko sukaldaritza, sasoikoa. Pintxo sinpleak, baina egikera bikainekoak, unean bertan prestatuak.