Casa Urola tabernako Alkatxofa almendra eta urdaiazpiko pralinearekin

Nafarroako orburua eta kardua parrilan, urdaiazpikozko kremarekin eta almendrazko praline gaziarekin.
Casa Urola
Alde Zaharrean dagoen jatetxe historikoa, 1956an sortua. 2012az geroztik Pablo Loureiro Rodil sukaldaria da bertako arduradun, Begoña Arenasekin batera. Pablo Loureirok sukaldaritza tradizional “eguneratua” darabil, eta produktuaren bikaintasuna egur ikatzezko plantxaren zaporeekin eta lurrinekin indartzen du, jatetxe honen ikur gisa. Casa Urolak pintxo tradizional hotzen eskaintza zabala du, bai eta unean bertan egindako pintxo klasiko eta epelen karta ere, hainbat izendapenetako ardoekin dastatzeko. Bertako lantaldeari esker bezeroak etxean bezala sentitzen dira taberna eta jatetxe honetan.

Tabernako beste pintxo batzuk

Casa Urola
Foie con pochas guisadas

Casa Urola
Pintxo de txuleta

Casa Urola
Tartaleta de hongos

Casa Urola