Txepetxa tabernako Antxoak jardinera saltsan
Antxoa solomoak ogi xerra baten gainean, jardinera saltsaz estalita: piper berdea eta gorria, piperminak eta tipula.
Txepetxa
Txepetxa familia taberna bat da, eta bere estilo tradizionalari eutsi dio belaunaldiz belaunaldi. Itzal handiko lokala da pintxozaleentzat, zehazki antxoa pintxoak atsegin dituztenentzat, horiek baitira etxeko espezialitatea. Nazioartean ere aitortu diote erreferentziazko tokia dela antxoa prestatzen, Donostian ez ezik, baita nazioan eta nazioartean ere.