La Espiga tabernako Chorrera
Arrautza, gazta eta urdaiazpikozko pintxo beroa, arrautza-irinetan pasatua eta frijitua.
La Espiga
1928an ireki zituen ateak hiriaren erdigunean, Jesús Castro eta María Luisa San Martínen eskutik. Gaur egun, familiako hirugarren belaunaldiak gobernatzen du. Donostiarrek oso maite dute. Kutsu tradizionaleko sukaldaritza, sasoikoa. Pintxo sinpleak, baina egikera bikainekoak, unean bertan prestatuak.