Txuleta tabernako Txuleta kroketa
Kroketen krematsutasuna eta txuletaren zaporea nahasten dituen pintxoa.
Txuleta
Taberna-jatetxe hau Alde Zaharreko poteo gune jendetsuenetako batean kokatuta dago, eta, izenak adierazten duenez, txuleta da bertako espezialitatea, hainbat modutan prestatua. Zenbait urtetan irabazi du parrilako txapelketa nazionala, eta Donostiako haragi parrila ospetsuenetako bat da.