Bodega Donostiarra tabernako Completo

Hegaluzea oliotan, Kantauri itsasoko antxoak eta piperminak daramatzan ogitartekoa. Lokal honetako klasiko denboragabe bat da.
Bodega Donostiarra
Gros auzoan dagoen taberna ospetsu hau 1928an zabaldu zuten, eta urteen buruan auzokideek oso maite izatea lortu du. 2009an Miguel Montoriok hartu zuen bere gain negozioaren ardura. Montoriok lokala birmoldatu eta leku moderno eta abegikor bihurtu zuen, baina aurreko etapan garatutako ondare gastronomikoari eta ostalaritzakoari eutsiz. Bertako eta kalitatezko produktuak dira protagonista Bodega Donostiarran, pintxoen eta eskaera bidezko jakien eskaintza zabalarekin. Jaki guztiak modu xume, tradizional eta osasungarrian prestatzen dira, elaborazio prozesu luzerik gabe. Mahaiak partekatzeko dira, donostiarrek eta bisitariek elkar ezagut dezaten giro abegikor eta informal batean.

Tabernako beste pintxo batzuk

Carne con tomate

Ensalada Tomate del bueno con Bonito del Cantábrico “Heisa”

Merluza rebozada
