Antonio tabernako Antxoak
Antxoak, piper berdea eta pipermina ogi xerra batean, oliba olioarekin.
Antonio
Donostiako erdigunean kokatuta dagoen taberna-jatetxe honek euskal sukaldearen egiazko zaporea eskaintzen du, baina sormenezko ukitu batekin, eta gure upategiko urtaldi onenetako ardo sorta zabala ere badu. Pintxo hotz eta bero ugari izaten ditu barran, eta jantokian denboraldiko kartaz goza daiteke.