A Fuego Negro tabernako Black rabak
“Txipiroiak beren tintan” euskal jaki tradizionalaren berrinterpretazioa, pintxo formatuan aurkeztua. Txipi txiki zirkularrak dira, tenpuran frijituak, beren tintan egindako txipiroien kremaz beteak.
A Fuego Negro
A Fuego Negro Edorta Lamo sukaldariaren proiektua da. Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen taberna honek sormenezko sukaldaritza pertsonalaren aldeko apustua egiten du, inspirazioa bidaietatik, bizipenetatik, komikietatik, musikatik, abangoardiatik, tradiziotik… hartuta. Taberna honek apurtu egiten du usadio eta ohiturekin, eta pintxo harrigarriak dasta daitezke bertan.