Deskargatu doako app-a

Donostia / San Sebastián-eko 99 pintxo onenak Michelin izarrak dituzten sukaldariek aukeratuak

Pintxoa Euskal Herriko sukaldaritzaren, gizartearen eta kulturaren ikur bat da, eta bereziki Donostiakoa.

San Marcial

Gabilla

Urdaiazpiko eta gazta pintxoa, bexameletan bildua, irinetan, arrautzan eta ogi xehatuan pasatua eta kurruskari gelditzeko frijitua.

Antxoa solomoak ogi xerra baten gainean, jardinera saltsaz estalita: piper berdea eta gorria, piperminak eta tipula.

Matalauva

Txuleta laminak

Txuleta gazituaren xerrekin prestatutako pintxoa.

Labetik atera berri: urdaiazpikoa eta gazta ogi tartean.

Krematsua eta ukitu minarekin. Kroketa hau piper berde eta gorri, curry gorrizko ore eta koko esnez egiten da. Kurruskariago...

Arrautza egosi eta urdaiazpiko zati arinki frijituekin gozatutako bexamel finagatik nabarmentzen den pintxoa.

Pasta kurruskaria, idi isatsez betea eta gazta parmesanoarekin.

El Bombín

Pastrami

Gatzunetan ondutako haragi gorria, sandwich ogitan.

Txahal azpizuna bere puntuan, ogi xerra baten gainean ipinia, piper berdeekin eta Maldon gatzarekin.

Txirrita

Txalupa

Txipiroia burruntzian, plantxan errea, perrexil eta baratxuriarekin

Xarma Cook & Culture

Euskaltxerri azpizuna

Euskaltxerri azpizun pintxos, arbi apioa, onddo emultsioa eta wasabi kabiarrarekin

Borraja gisatuak txirlekin.

Patata-pure gainean txahal masail gisatua, bere zukuarekin distiraturik.

Hegazti kroketa, bere neurri eta krematsutasunagatik nabarmentzen den pintxoa.

Otarrainxka tenpuran, almendra orriz estalia, marisko krema gainean.

Ahuakatea, tomatea, tipula, martorria eta txilea, eta pintxo hau nahierara prestatzeko jarraibideak. Hainbat lagunentzako pintxoa da.

Sasoiko onddoak, olioarekin eta baratxuriarekin salteatuta eta arrautza gorringo baten gainean zerbitzatuta.

Baserriko arrautza, tenperatura baxuan egina, eta morokil, pinazi, gazta mantxatar eta perretxikoekin.

Idiazabal risotto platertxoa, plantxan egindako foie zati batekin.

Bieira plantxan, berakatz zurizko kremarekin, fruitu lehorrekin eta kafezko ozpin-olioarekin gozatua, eta alga frijituz eta sesamoz apaindua.

Bakailao gatzgabetua, oliba olioarekin konfitatua, piper berde, piper gorri eta baratxuri frijituekin.

Bokado San Telmo

Patata ia brabak

Patata frijituak alioli saltsarekin, maionesarekin, txilearekin eta txipotlearekin, eta amaitzeko wasabi ilarrak.

Antxoa solomoak ogi xerra baten gainean, txangurru kremaz estalita.

“Secreto” iberikoa, tenperatura baxuan prestatua, bertako sagarrez egindako purearen gainean eta patata purez lagundua.

La Cuchara de San Telmo

Foie de Monfort con compota de manzana

Pintxo de foie fresco a la plancha sobre de compota de manzana y sal Maldon.

Plantxan egindako foie pintxo beroa, Maldon gatzarekin. Zerbitzatzean, zerbitzariak piperbeltza eskaintzen du aukeran.

Itsasoko eta lurreko zaporeak elkartzen ditu oreka perfektuz.

Txuleta

Txuleta kroketa

Kroketen krematsutasuna eta txuletaren zaporea nahasten dituen pintxoa.

Unean bertan prestatutako patata tortilla, piper eta tipularekin egina.

Otarrainxkaz betetako raviolia Martini saltsarekin.

Zabaleta

Patata tortilla

Bertakoek oso gustokoa duren patata tortilla klasikoa

La Mejillonera

Patata Brabak

Patata minen pintxo klasikoa, tomate saltsa minarekin eta alioliarekin. La Mejillonerako saltsa berdingabeak hiri osoan egin ditu ospetsu bertako...

Biarritz (lehen Narru)

Krustazeo arroza socarratarekin

Arroza ganbekin, arroz txigortuzko oinarriarekin.

Kroketa honek gaztaren eta intxaurraren zaporeak elkartzen ditu oreka egokiaz.

Pintxo klasikoa da; patata egosia, hegaluzea, azenario egosia, arrautza egosia eta azeitunak daramatza, den dena mahonesarekin nahasia eta gainean...

Divinum

Patata tortilla

Patata tortilla, gutxi mamitutako arrautzaz.

Tripaki eta mutur jaki tradizionala, buztinezko kazola batean zerbitzatua.

Euskal sukaldea eta mexikarra konbinatzen dituen pintxoa. Irinez eta artatxikiz egindako 2 tako, txerri haragi marinatuarekin eta errege sagarrezko...

Taberna Dakara bi

Azpizun eta foie takoa

Ogi xerra baten gainean, azpizun tako bat eta foie zati bat, biak plantxan eginak.

Txerri zati gisatu bat, atxiote espeziarekin ondua, hori da cochinita pibil, Yukatan inguruan egin ohi dena.

Atari Gastroteka

Otarrainxka broxeta

Pintxo hau prestatzeko, plantxan egindako lau otarrainxka isatsezko broxeta bat ipintzen da ogi xerra batean eta piper gorriz, berdez...

Casa Vallés

Gilda

4 Pipermin, antxoa bat eta oliba bat ozpinez onduak eta zotz batean sartuak. Donostian sortutako lehen pintxoa, 40ko hamarkadakoa.Rita...

Hirugihar iberiko xerrak, ogi kurruskari gainean.

La Espiga

Gutizia

Kantauri itsasoko antxoa gazituak ogi tosta baten gainean, zuringoz, tipulaz eta perrexilez egindako olio-ozpinaz estaliak, eta amaitzeko, arrautza egosi...

Muskuilu kremarekin egindako kroketak.

Txerri iberiko errea, sasoiko osagarriekin.

Goiz Argi

Mari Juli

Izokin ketua, kontserbako antxoa eta piper berdea ogi tosta baten gainean ipinita prestatutako pintxo hotza, ozpin-olio saltsarekin gozatua.

Donibane

Belarria saltsan

Belarria saltsan: azenarioz, tipulaz, porruz, baratxuriz, piperrez eta koñak xorta batez.

Xarma Cook & Culture

Parrilako pikilloa

Parrillan erretako pikilo piperra, pikilo emultsioz betea.

Olagarroa, txingarretan erreta, patata marinatuekin eta kimchie maionesarekin.

Bergara

Antxoa Tortilla

Tortilla gutxi egina antxoa eta baratxuriarekin.

Baratxuriarekin, tipularekin eta ardo beltzarekin erregositako idi isatsa, wanton pastan bildua eta baratxuri errearekin, sesamoarekin eta tipula-haziarekin zerbitzatua.

Ukitu mina duen arrautza-irinetan pasatutako ganba burruntzia.

Mendaur berria

Begihaundi tako-taloa

Tako edo talo itxurako pintxoa da, barruan, kimchi eta micromezclumez arrautzeztatutako begihaundi edo txipiroia daramana. Pintxo hori jateko, osagaiak...

Sekretu iberikoarekin egindako hanburgesa txikia, sesamo ogitan, patata frijituekin.

Néstor

Patata tortilla

Barnealdea gutxi egina duen patata tortilla, urre kolore polita duena gainaldean. Egunean 2 baino ez dituzte egiten, bat eguerdian...

Idiazabal gaztazko risotto faltsua (puntalete pasta, arroz itxurakoa).

Kroketa, hiru gaztaz egina: freskoa, urdina eta edam.

Tamboril

Txanpiñoia

Hiru txanpiñoi broxetan, ogi xerra baten gainean jarrita bere saltsarekin.

Bodega Donostiarra

Completo

Hegaluzea oliotan, Kantauri itsasoko antxoak eta piperminak daramatzan ogitartekoa. Lokal honetako klasiko denboragabe bat da.

Casa Urola

Karmelita

Kantauri itsasoko antxoa gazitua, arrautza egosia eta ganba egosia maionesarekin, ogi frijitu gainean. Hotza jaten da.

Basurde burua, ozpinetako luzokerra eta tipula ogi xerra baten gainean.

Taberna La Jarana

Arrain pastela

Pintxo hotza da klasiko hau: arrainez egindako pastela, maionesa pixka batekin.

A Fuego Negro

Makcobe with chips

Kobe hanburgesa txikia tomatezko ogian, bananazko txipekin.

Otarrainxka isatsak burruntzian, arrautza-irinetan pasatuta, ponzu saltsarekin gozaturik.

Ramuntxo Berri

Brie ikatza

Gazta zati bat, urdamutur hazitan pasatuta, tomate konfitura gozoarekin.

La Bernardina

Otarrainxka kurruskaria

Bi otarrainxka txurruskari eta soja mahonesakin egindako pintxoa.

Zapo arraina eta otarrainxken isats freskoak burruntzian, plantxan erreta.

Risotto beltza txipiroiarekin.

A Fuego Negro

Muskuilu tigretoia

Koilararekin jaten den pintxo honen osagaiak tomate epela, bexamela, hiru muskuilu, barazkitxoak eta txerri azala dira.

Ormazabal

Ziazerba kroketa

Ziazerbez egindako kroketa krematsua.

Pintxo klasikoa: arrautza-irinetan pasatutako ganba frijitua, isatsa masatik kanpo duena hortik heldu ahal izateko. Pintxo klasikoenetako bat da.

Aratz

Berrogi

Piper berdea, maionesa, hegaluzea eta antxoa.

Arrikitaun

Pringá ogi tartean

Andaluziako pintxoa. Eltzeko haragi ezberdinak papurturik egindako orea da pringá, eta plantxan txigortutako ogitan igurtzita zerbitzatzen da bero.

La Espiga

Chorrera

Arrautza, gazta eta urdaiazpikozko pintxo beroa, arrautza-irinetan pasatua eta frijitua.

Ardo beltzezko saltsan eta barazki saldan egositako txerri belarria, plantxan errea eta romescu nahiz tximitxurri saltsekin.

Mesón Martín

Trainerua

Txipiroia plantxan, ganba egosia eta urdaiazpiko iberikoa, ogi txigortu gainean; olioz, baratxuriz, ozpinez eta ardo zuriz egindako saltsarekin.

Ormazabal

Txahal muturrak

Etxeko errezeta klasikoa: txahal mutur gisatuak.

Baratxuridun olioarekin ondutako patatak, eta piperrautsa aukeran.

Hotz jateko pintxoa. Txangurru kremaz betetako kuiatxoa eta gazta krematsuz egindako oinarria, ogi xerra batean gainean.

A Fuego Negro

Black rabak

“Txipiroiak beren tintan” euskal jaki tradizionalaren berrinterpretazioa, pintxo formatuan aurkeztua. Txipi txiki zirkularrak dira, tenpuran frijituak, beren tintan egindako...

Plantxako pintxoa: 2 otarrainxkaz eta horien artean ipinitako bieira bihotz batez osatutako broxeta.

Pintxo de carrillera de ternera guisada en vino tinto durante 8 horas. Terminada en su jugo y sobre humus...

Gandarias

Ganbak burruntzian

Hiru ganbarekin eta hirugiharrarekin plantxan eginiko broxeta, piper gorri, piper berde eta tipuletarekin eginiko ozpin olio batekin ondua.

Bodega Donostiarra

Indurain

Txirrindulari ospetsuaren omenezko pintxoa: hegaluze puska bat, antxoa gazitua, piperrak eta tipulina.

Donostiako pintxo klasikoetako bat. Arrautza-irinetan pasatu eta oliotan frijitutako bi ganba, zotz batean sartuta.

Nafarroako orburua eta kardua parrilan, urdaiazpikozko kremarekin eta almendrazko praline gaziarekin.

Azpizun errea bere puntuan, gatz malutekin eta pipermorro saltsarekin.

Bodega Donostiarra

Entsalada errusiarra

Betiko pintxoa da hau: egositako patata, hegaluzea, azenarioa, arrautza eta olibak, mahonesarekin nahastua, eta antxoa duela gainean.

Taberna La Jarana

Ropa vieja

Haragi egosi piltzarrekin egindako tortilla da ropa vieja, klasiko bat.

Betiko patata tortilla.

Bergara

Txalupa

Txalupa formako hostopila. Barnean, onddoak eta otarrainxkak, tipulinarekin, esne gainarekin eta gazta birrinduarekin prestatuak.

Frijitutako brick pastan bildutako otarrainxka pintxoa.

Antonio

Antxoak

Antxoak, piper berdea eta pipermina ogi xerra batean, oliba olioarekin.

Ardo beltzetan eta barazki saldan egositako txahal masaila, etxeko tomate saltsarekin.

Hostopil gaineko txangurru kanapea, amaieran arinki laberatua.

Sirimiri Gastroleku

Ahatea, bao ogitan

Ekialdeko zaporeko pintxoa da: ahate gisatua, bao ogi txiki batean bildua.

Deskargatu doako app-a

-ren proiektu bat
-ren laguntzarekin

Sartu zure sare sozial gogokoena erabiliz

Edo zure posta elektronikoa erabiliz

Konturik ez duzu? Izena eman