Deskargatu doako app-a

Pintxoa Euskal Herriko sukaldaritzaren, gizartearen eta kulturaren ikur bat da, eta bereziki Donostiakoa.

Pintxo bat ez da tapa bat, zizka-mizka bat edo errazio bat. Mokadu indibidual bat da, xehetasun txikienean ere zaindua eta berariaz prestatua eskatzen duenarentzat.

Pintxoak jatea esperientzia berdingabe bat da, kalitate gastronomikotik harago doana, munduan parekorik ez duen esperientzia bat, eta berezko arauak ditu, barrako langileen eta zure arteko konfiantza osorako arauak:

1

Bisitatu elkarrengandik hurbil dauden hainbat lokal; zutik egongo zara, barratik hurbil, edo baita kalean ere.

2

Hartu pintxo hotzak barratik, gosea duzun heinean.

3

Eskatu mokadu beroak barrako langileei, baita edariak ere.

4

Ordaintzerakoan, esan barrako langileei zer pintxo jan dituzun, eta horiexek kobratuko dizkizute.

Zerrenda

Pintxos -The Starred chefs List – The 99 Best Donostiako pintxoen balioak goraipatzeko zerrenda bat da. Ez da ranking bat. Kalitaterik goreneko produktuak erabiliz sukaldaritzako bitxi hauek sortzen dituzten sukaldarien kalitatea saritzea da zerrenda horren xedea.

Hirian dagoen eskaintza zabal horretatik, adierazgarrienak hautatu genituen data mining tresnen bidez. Gainera, auzoetako hainbat eta hainbat taberna bisitatu genituen emaitza osatu eta bakar bat ere ez ahazteko.

Hautaketa horren berri eman genien Gipuzkoan Michelin izarrak dituzten 11 sukaldariei, eta modu anonimoan, euren lehentasunen araberako botoa eman zuten. Gainera, beste proposamen batzuk ere erantsi zituzten.

Emaitza, Donostiako 99 pintxorik onenen zerrenda da, Michelin izarrak dituzten sukaldari gipuzkoar guztien artean hautatuak.

Aplikazioa erabiliz, pintxo bakoitzaren balorazioa egin daiteke, modu pribatuan ere bai. Boto horiek kontuan hartuko dira erabiltzaileek gehien baloratzen duten pintxoa nabarmentzeko orduan. Gainera, zuen iritziz, zerrendan egon beharko luketen pintxo berriak proposatzera animatu nahi zaituztegu; pintxo horiek gure chef epaileei proposatuko dizkiegu aurrerago. Horrela, denen artean, datozen urteetako zerrenda osatuko dugu.

Deskargatu doako app-a

-ren proiektu bat
-ren laguntzarekin

Sartu zure sare sozial gogokoena erabiliz

Edo zure posta elektronikoa erabiliz

Konturik ez duzu? Izena eman