Eta pintxo ibilibidea bukatzeko ba al dago gutizi gozo bat baino? Hau da mundu osoan arrakasta bikaina duen gazta tarta.

Googlen “La Viña tarta” bilatzen baduzu 636.000 emaitza ateratzen dira. Instagramen #SanSebastianCheeseCake bilatzen baduzu ordea, 16.000 argazki eta bideo baino gehiago azaltzen dira, mundu guztiko profiletatik. Donostian, gozoei buruz ere zerbait jakin badakigu.

Gipuzkoako Michelin izardun sukaldariei beraien gozo gustokoenak aukeratzeko eskatzen badizkiegu egunen batean, La Viña jatetxeko gazta tarta zerrendan egongo da seguruenik. La Viña abuztuaren 31 kalean kokatua dago, gure zerrendako pintxo asko topatu ditzakezu hemen ere. Bere gazta tarta krematsua alde zaharreko pintxo ibilbidea bukatzeko modu paregabea da.

1959an ireki zuten taberna Eladio eta Antonio Rivera anaiek eta beraien emazteek, Carmen Jiménez eta Conchi Hernández. Gaur egun Eladio eta Carmenen semeak, Santiago Riverak, kudeatzen du jatetxea.

Orain dela 28 urte gehitu zuten gazta tarta bere eskaintzara, baina azkenengo hamarkadan lortu du benerako arrakasta, Espainiako gazta tarta onenen zerrendan sartu zenetik. Izan ere, gaur egun nazioarteko ospea du. Gauzak honela, beraien errezeta Turkian, Japonen, Malasian edo Estatu Batuetan arrakasta izugarriarekin kopiatzen ari da. Baina originala etxean daukagu.

Tarta osoa aldez aurretik eskatu dezakegu 45 eurogatik (8-10 errazio) eta 25 eurogatik erdia (4-5 errazio).

Eta zergatik horrenbesteko arrakasta?

Gazta krematsua, azukrea, arraultzak, gaina eta irina. Horiek dira La Viñako gazta tartak dituen bost osagaiak. Erreza dirudi, baina perfekzioa lortzeko urteak behar izan zituzten, zein gazta mota erabili, osagaien zenbateko zehatzak, eta garrantzitsuena, labearen potentzia eta denbora. Tarta honek ez du gailetazko oinarria, kanpotik txigortua da eta krematsua barrutik. Gozoa eta mikatzaren arteko oreka ezinhobea du.

Egunero 50 tarta baino gehiago sukaldaten dute eta tabernako barraren bukaeran hasita apal batzutan erakusten dituzte. Zirikatze bat eman lezake, baina hori ere tartaren sekretuetako bat da, giro-tenperaturan bukatzen da egosten.

Nazioarteko ospea eta gero, sare sozialak bereganatu dute eta beraz, La Viña edozein foodiren erromesaldi txoko batean bilakatu da. Munduan barrena La Viñako tartan oinarritutako eskaintza asko daude, baina benetan benetakoa, Donostian aurkitu dezakezue.

La viña
31 de agosto kalea, 3
20.003 – Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 42 74 95