Nahiz eta ez den erreza jakitea zein izan zen Donostian pitxoak saltzen hasi zen lehenengo taberna (edo garai hartan deitzen zitzaien bezala, “banderillak”), iturri desberdinak aztertuta, dirudienez ohore hori La Espiga tabernari dagokio. Gipuzkoako hiriburuan kokatuta dago La Concha hondartzatik gertu, San Marcial kalean zehatz mehatz. Castro familiak kudeatu du beti eta irekita jarraitzen du 1928ko azaroaren 17tik. Garai hartatik mantentzen dute taberna kanpoko kartelak “Gran Bar La Espiga” mezuarekin.
90 urte baino gehiago hauetan zehar familiako 3 generaziok agindu dute eta bi berritze garrantzitsu izan ditu: bat 70eko hamarkadan eta bigarrena 2008an. Azkenengo berritze lanetatik deigarria izan zen lurzoruan erabilitako baldosak, izan ere, Donostiako kaleetan erabiltzen diren berdinak dia. Azken finean, taberna bat kale bateko luzapen bat besterik ez da pintxotan joaten diren donostiarrentzako.