Donostiako Arrandegi Kaletik pasatzen bazarete goiz batean eta persiana itxi baten aurrean jendea ikusten baduzue ilara egiten, jakin deizuen ez direla egongo Rolling Stonesen kontzerturako sarrerak erosteko zai: Nestorreko patata tortila probatuko dutenak dia.
Gure tabenertako pintxo ohikoa da patata tortila, baina ez dira denak berdinak. Michelin izardun sukaldariek ondo dakite hau. Donostiako 99 pintxo onenen gure zerrendan Nestor tabernako patata tortila dago. Eskaintza oso murriztua duen Donostiako alde zaharreko taberna da, baina nahiz eta murriztua izan eskaintzen duen guztia paregabea da, izan ere, sukaldatzeko erabiltzen duten osagaien kalitateak benetako garrantzia du. Nestor Moraisek 40 urte daramazki taberna honetako persiana egunero igotzen. Ikusi dezagun ea zenbat denbora gehiago irauten duen, izan ere, jubilatuta dago nahiz eta egunero tabernan egon.
- Nestor, datorren urtean 40 urte beteko duzue. Zein da zure ausnarketa?
- Urte guzti hauek azterkena oso ona da. Momentu gogorrak egon dira, jendea jada ez da oroitzen. Gaur egun turista asko dagoela esanez kexatzen dira, ezin dela kalean lasai ibili… Ibili ezin zenean burua irekitzen zizuenean izaten zen. Harri batekin, kolpe batekin… beraz, tontakeriak alde batera utzi ditzagun. Horrelako egunak asko izan dira. Hilabeteak. Urteak. Garai hartan ni tente mantendu nintzen jendeak ezagutzen zidalako, eta zartakoak bukatzen zirenean kafe bat edo trago bat hartzera etortzen zen jendea. Baina ezer egin gabeko egun asko egon ziren. Baina hori jada pasa da, orain joera gorantza doa. Hiria liluragarria da eta denetik du. Prezioa? Lo egitea garestia da, baina pixkat bat bidaiatu baduzu, inon ezer ez dutela oparitzen ikusi dezakezu. Kalitatea ordaindu egiten da. Gaur egun jateko aukera bikainak daude.