San Sebastian Gastronomika kongresuak Kazetaritza Gastronomiko “Pau Arbornà i Torras” saria Cristina Joloncheri eman dio, gastronomia kazetaria eta La Vanguardiako Comer atalaren eduki zuzendaria. Jolonch nazio mailako erreferentea da gastronmia kazetaritzan eta Donostiara egin duen bisita aprobetxatuz berarekin hitzartu gara sukalde munduari eta pintxoei buruzko bere ikuspegia ezagutzeko.
Bestalde, bere azken liburuari buruz ere hitz egiteko aukera izan genuen, “De carne y hueso”. Bertan, 40 sukaldari elkarrizketatzen ditu, guztien artean gure epaimahaia osatzen duten Juan Mari Arzak, Martín Berasategui, eta Andoni Luis Aduriz.